Thursday 25 October 2018

EIA



Hau da gure taldean sortu dugun Canvas-a, horrez gain Lehenik idatzi genuen dokumentua
atzikitzen dut, hemen gure ideia eta azalpen guztiak zabalago daude.

Lan bezela abersgarria eta onuragarria irudit zait.
Egia esan, gauza asko ikasi eta hausnartu ditut.
Nahiz eta nire errealitatea oso desberdina den. Nire ikastetxea oso txikia da eta oso ikasle gutxi ditu,
eskola txiki batean lan egiten baitut. Hala ere, hemen idatzi ditugun zenbait behar, baliabide, jarduera
eta gehienbat beste kideekin hitzegindakoa, aplikagarria izango da nire eskolan eta horrez gain, gure
eskolako EIA sortzen lagundu diezaguke.

Hala ere, beste eskola batzuetan lan egin dut, handiagoak behintzat, eta nik uste denon artean lortu
dugun EIA hau oso aplikagarria dela edozein eskoletan. NIre inguruko eskoletan, beste lankideekin
eta lagunekin hitzegin eta gero, errealitatea ez da hain desberdina.

Eskola askotako EIA oso antzekoa da, hau da, irakaslegoaren gaitasun digitala gehienetan, baxu-erdi
mailako eta beraz erakundekoa, baxu-tartekoa. Ikasleetan berriz, erabilpen zabala ematen diete
tresna digitalei, eta erabilpenean eta sorkuntzan nahiko gai diren arren, beste aspektu batzuetan
oraindik nahiko eskas dabiltza.

EIAren canvas-a betetzeko jarraitu dugun prozesua lehen esan dudan bezala interesgarria eta
aberasgarria iruditu zait. Nire taldekideak oso langile izan dira, ni baino gehiago, eta oso erraza izan
da beraiekin lan egitea. Izan ditugun eztabaida, dudak, ideiak …. Nire eskolako eta pertsonalki nituen
zalantzak eta ideiak hausnartzeko eta aurrera ateratzeko indarra edo gogoa eman didate.

Azpimarratu nahiko nuke: taldekide jator, prestutasunezkoak, ideia politak dituztena, langileak
eta prestuak izan ditudala, zuek bezalako jendea behar dugu irakaskuntzan ikasle konpetente,
jarrera baikor eta gaur egungo gizarterako prestatuak atera daitezen.

EIA REN HAUSNARKETA

1- Gaitasunak

Konpetentzia digital: aurretik esn dudan bezala, orokorrean oinarrizko edo tarteko maila duten
ikastetxeak ezagutzen ditut. Eta taldekideekin izandako elkarrizketetan horrela dela orokorrean iruditu
zait.
Elkarbizitzarako konpetentzia: orokorrean nahiko garatua dagoena, baina seguraski hobetu
daitekeena. Kanpo eragile eta kideekin (gurasoak, ualak, kanpo agenteak….) barrungo kideekin baina
gutxiago dago garatua eta oso garrantzitsuak dira gure ikas arlorako.

2- Baliabideak

Teknologikoak:  erabilpenean oinarrizkoen ezagutza nahiko zabala esango nuke, baina berriz sakonki
gauza asko ez dakizkigu. Sorkuntzarako eta seguritatekoak gutxien ezagutzen ditugunak.
Ez teknologikoak: orokorrean ez dira gehigi probesten nire ustez. Inguruan baliabide asko ditugu, eta
hasteko gure ikasleak dira baliabide oso gertuko eta ona, eta askotan testu liburu eta kanpoko edukiak erakusten ditugu. Adibidez, ikasleek ez dakite beraien herriko historia eta berriz ezagutzen dituzte beste herrialde batzuetako historiak.

3- Jarrerak

Talderarekiko atxikimendua: nire esperientziatik lortzen zaila den aspektu bat da. Ikasturtez ikasturte
klaustroaren aldaketa handia dagoelako eta zaila da talde batera atxikitzea. Horrez gain, lan karga
handia dago eta ez du laguntzen.
Taldean ikasteko jarrera solidarioa: Gehienetan ematen den zerbait da eta guk sortutako ikas arlo
ideal honetan uste dut hau errez emango zela.

4- Hezkuntza ikuspegia

Berdinen arteko ikaskuntza baloratzea: nik uste dut puntu hau geratu zaigula pixka bat hankamotz.
Edukiak sortzeko garaian uste dut zerbait baloratuko dela, erakutsi egiten bait dugu eta bakoitzak
bere aldetik jarriko du eduki hori sortzeko, baina balorazioa…..zerbait gehiago egin beharko genuke
hor.

Egiten ikastearen garrantzia: Berriz honetan, denek gure aldetik jarriko dugunez eta denek aurrera
egingo dugunez, uste dut egiten ikastearen garrantzia argi geratzen dela. Hau da, denak denok
lagunduko dugu elkar eta kanpo agenteak ere izango ditugu, beraz, egiten ikasiko dugu.


No comments:

Post a Comment