Tuesday 9 October 2018

NIAren osagaiei buruzko hausnarketa

  • Zer osagai iruditzen zaizu funtsezkoena NIA garatu ahal izateko?
Osagai guztiak dira beharrezko eta funtsezkoak NIA garatu ahal izateko. Geure buruaren eta baita gure ikasleen ikas arloa garatzeko, eta ez bakarrik digitalki, beti beharko ditugu osagai hauek. Lehen digitalki egiten ez genuenaren berdina da.

Hau da, gaitasun desberdinak behar ditugu, lehen ere behar genituenak.  Lehen ere bagenuen gure NIA, orain gaur egungo gizartera egokitu behar dugu eta gaur egun ditugun baliabide eta erronkak erabili. 
Gaitasunak: gaitasun digitala, orain garatu behar dugun gaitasun "berria", hala ere lehen garatzen ziren beste gaitasunekin lotura duena noski. Lehen , digitalki ez bazen ere, informatu egiten ginen eta informazioa alfabetatzen genuen; komunikatu egiten ginen (beste bide batzuetatik) eta kolaboratzen genuen ( ziur aski ez hain zabalik), arazoak konpontzen genituen ( orain arazo mota gehiago ditugu), sortu egiten genuen ( idazlan bat ez al da sormen bat?) eta identitatea sortzen genuen ( gure aztarna uzten genuen, ez hain publikoki). 
Jarrera: ikasteko jarrera baikorra ez dugunok ez dugu inoiz ikasiko, digitalki edo ez digitalki. 
              Etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa falta badugu ez dugu ikasten jarraituko noski, digitalki edo ez digitalki. 
Baliabideak: Teknologikoak, laguntza handikoak direnak eta ez bakarrik digitalak, ez digitalak direnak ere.  Baina  hauek baino lehen bazeuden beste baliabide batzuk eta ahaztu behar ez ditugunak, gure ingurua, familia, lagunak, irakasleak, ikasleak, .........Guzti hauek dira baliabideak.  
Ikas-ikuspegia: Konstruktibismoa eta konektibismoa, bai noski, beharrezkoak eta lehen ere erabili izan ditugunak, scaffoldinga beti erabili izan da eta gure ezagutzak, gure egoerarekin konektatzea beharrezkoa da ikasteko. Biderketa taulak buruz jakitea, lehenik batuketak ikasi gabe eta jakin gabe zertarako erabili ditzakegun ikastea al da? Bestalde, hezkuntza ez formala ere garrantzitsua da, denetatik ikasten bait dugu, gizakia etengabe ikasten ari bait da, eta "edukiak" bakarrik ez dira garrantzizkoak, erlazioak, disziplinak, emozioak .....hori dena formalki ikas-irakastea, formalki bakarrik ezin da egin. 

  • Ba al dago baten bat sobera edo garrantzi gutxiagokoa? Zergatik?
Lehen azaldu dudan guztiaren arabera ez dut uste batek besteak baina garrantzi gehiago edo gutxiago duen.


  • Zure kasuan, osagai horiek guztiak garatuta dituzula esango al zenuke? Zergatik?
Nire kasuan baietz esango nuke. Agian gaitasun digitala gehiago garatu beharko nuke baina horrez gain, besteak garatuta ditudala esango nuke.

Ikasten ikasteko gaitasunaren definizioa hau bada; ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa mobilizatu eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferituta, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko. Egiten dudala uste dut. 
Jarrera baikorra dudala esango nuke eta motibatua nagoela, bestela honelako ikastaroak ez nituzke egingo. 
Baliabide asko erabiltzen ditut, teknologikoak, digitalak, ez teknologikoak ......
Ikas- ikuspegi zabala dut. Konstruktibismoa beti izan dut oinarri eta nire ikasketak nire bizitzarekin konektatzen saiatu naiz (batzutan posible ezin izan den arren) eta hezkuntza ez formala ere garrantzitsua iruditzen zait. Eskolan bakarrik ez da ikasten, kalean, parkean, mendian ...... denetatik ikasten dugu. 

No comments:

Post a Comment