Tuesday 16 October 2018

NIA aberasteko proposamenak

Ikastaroa egiten ari garen guztien artean NIA aberasteko proposamen asko lortu ditugu. Hemen daude batzuk.



NIA ABERASTEKO PROPOSAMEN-BILDUMA



Harpidetu blogetara (Amaia Arroyo). “Menos es más” egokietara (Josu Ozkorta) [irunzkin hau lerro askotara
gehituko nuke]
Erabili markatzaile sozialak (Amaia Arroyo) Formulazio egokiaz (Josu Ozkorta)
Erabili Twitter  (Amaia Arroyo)
Blog bat sortu (Eider Regidor)
Wiki bat sortu (Eider Regidor)
Irakasleak garen heinean, ikasleentzat bideoak gertatu edo sortu (screencast-o-matic edo bestelako tresnak erabilita).  (Ane de los Santos).
Webquest delako unitate didaktikoak sortu (Weebly adib.). (Ane de los Santos)
Informaziora harpidetzeko aukera ematen dute bilatzaileak erabiltzea, adib. Feedly (Ane de los Santos)
Scoop.it edota eduki artatzaile bezala ezagutzen diren tresnak erabili. Gustuko dugun gai baten inguruko
informazioa biltzeko, aztertzeko, hautatzeko, iragazteko eta partekatzeko plataforma da. (Ane de los Santos).
Google calendar erabili ikasgelan eta ikasgelatik kanpo (Ane de los Santos).
Google Drive, One Drive, Dropbox...lainoan informazioa gorde eta partekatzeko aplikazioa modu sistematikoan
erabili (Ane de los Santos).
Gure mugikorretan ditugun argazkiak Google Fotosen biltegiratu (Ane de los Santos).
Socrative (teacher/student) bezalako aplikazioak erabili: galdetegiak, azterketak...prestatzeko (Ane de los Santos)
Gamifikazioa ahalbidetzen duten Web 2.0 tresnak erabili (Ane de los Santos).
Maiz erabiltzen ditugun web orrialdeak batu eta antolatzeko Symbaloo bezalako aplikazioak erabili.(Ane de los
Santos).
Klaseak antolatzeko orduan aurkezpen edota infografia digitalak erabili (Google presentation, prezi, easel.ly,
picktochart…). (Ane de los Santos)
Laburpenak edota eskemak egiteko buru-mapa digitalak erabili (cmap tools, bubbl.us…) (Ane de los Santos)
Informazioa antolatzeko eta partekatzeko Drive, Google Calendar erabili (Sheila Etxebeste)
Infografiak, aurkezpenak egiteko Prezi, Canva erabili (Sheila Etxebeste)
Aldizkariak eta liburuak modu kritikoan irakurri (Sheila Etxebeste)
Hausnarketak, iritziak partekatzeko eta informazioa jaso eta dudak argitzeko Blogger erabili (Sheila Etxebeste)
Blogak eta youtubeko kanalak modu kritikoan aukeratu (Sheila Etxebeste)
Lagunekin eta familiarekin hitz egiteko eta elkarbanatzeko ahalik eta denbora gehien hartu (Sheila Etxebeste)
Google Sites (adibidez) erabilita web guneak sortu. (Iraide Carral)
YouTube kanala sortu (Iraide Carral) eta kanal egokiak jarraitu (Josu Ozkorta)
Lan taldea sustatzea, Google-Drive bezalako tresnak erabiliz.(Xabi Zabala)
Edukien kudeaketa sistemak erabiltzea, esate baterako, Moodle. Ikasleek euren erritmoan ikasteko eta euren
ikaskuntzaren protagonistak izateko.(Xabi Zabala)
Ikasgela atzekoz-aurrera metodologia martxan jartzeko hainbat IKT tresnak erabiltzea: Moodle, Edpuzzle,
Symbaloo, Google Slides, Google Forms, Youtube Video Editor, etab. (Xabi Zabala)
Klaseetan jolasen bat sartzeko aukera izatekotan, Kahoot tresna oso egokia da. (Izaskun Atxa).
Jolas moduko egitura izan arren kontzeptu asko birpasatzeko aukera ematen du. Beraien atentzioa eta motibazioa
lortuz.
Eskemak edo laburpenak egiteko tresna oso erraza den Cacoo erabiltzea. (Izaskun Atxa).
Matematika arloan galdetegiak eratzeko tresna bat Thatquiz izan daiteke. Oraindik ez dut inoiz probatu baina
daukan egitura ikusita nahiko erabilgarria dela esango nuke. (Izaskun Atxa)
Infografiak, aurkezpenak ea egiteko Genially erabiltzea (Esther Irazoki)
Buru-mapa errazak egiteko Popplet edo Mindmup tresnak erabiltzea (Esther Irazoki)
Horma kolaboratiboak sortzeko Paddlet erabiltzea (Esther Irazoki)
Denbora lerroak egiteko Timeline edo Timetoast aplicazioak (Esther Irazoki)
NIMBOS, pantailan dugunaren kapturak egiteko eta hauek editatzeko tresna ez nuen ezagutzen, eta nire NIAri
gehitzeko modukoa da, aurretik aipatuak izan diren beste batzuetaz gain. (Ion Pozo Agirretxe).
GOOGLE CLASSROOM, irakasleok ikasleekin hartu-eman zuzenean, atazak sortu eta biltzeko, eta hauek
antolaturik mantentzeko, paperaren beharrik gabe. Erabili izan badut ere, oso noizean behin izan da, eta azkenengo
aldiz orain dela urte beteren bat. Nire NIA hobetzeko sarriago erabili behar nukeela deritzot. (Ion Pozo Agirretxe).
TWITTER erabiltzea. Kontrakoa izan naiz, mugikorraren menpe lehen ere denbora gehiegi egiten dugula iruditzen
zaidalako. Hala ere, nire NIA aberasteko tresna garrantzitsua litzateke. (Ion Pozo Agirretxe)
MINDMUP. Sarriago erabiliz gero, hasiera batean izandako zailtasunak leunduko direlakon nago, eta
erabilgarritasuna areagotuko litzateke. (Ion Pozo Agirretxe)
Edmodo tresnekin autozuzentzen den airketak antolatu ahal ditzazkegu. Nik CLASSROOM-a erabili ohi dut baina
ikasle asko diren garaian zuzenketak asko pilatzen zaizkit Edmodo tresnak aurrez lan gehiago eskatzen du baina
gero oso erosoa da.(Lierni Arrieta Irureta)
Informazioa (bideoak, web-orrialde osoak, ...) gordetzeko eta nahi erara antolatu: drive, pocket, box, dropbox…
(Jon Mendizabal)
Gure nabigatzailean, ohikoak diren, aplikazioak gehitu (chromen adibidez, extensioak) eskura izan ditzagun
momentuoro. (Jon Mendizabal)
Publizitatea eta eduki desogokiak blokeatzeko edo murrizteko aplikazioak deskargatu (adblock, pop up blocker,
antibirusak…). (Jon Mendizabal)
Zerrendak eta notak sortu (google keep, evernote…). (Jon Mendizabal)
Aurkezpenak egin: prezzi, powerpoint… (Jon Mendizabal)
Buru-mapak egiteko tresna erreza, intuitiboa eta ona: GoConqr. (Eider Regidor)
Mendeley: erreferentziak eta zitak publikatzeko tresna oso ona. Nik master bukaerako lana egiteko erabili nuen eta
primeran joan zitzaidan. (Eider Regidor)
Buru-mapak egiteko tresna erreza, intuitiboa eta ona: Coggle. (Eider Regidor)
Irratia entzun eta batez ere irrats saio egokiak. Modu eroso eta azkarra informazioa jasotzeko (kotxean, sukaldatzea
n,...). Adibidez: Euskadi Irratia oso aproposa da. [Josu Ozkorta].
Hausnarketa bat sortzen duen irakurketa (egunkariak, iritzi artikuluak, ….) [Josu Ozkorta]
G Suite: 
  Konektatzeko: gmail , calendar (taldeen antolaketa), G+ (sare soziala), Hangouts chat (mezuak), Hangouts meet
(bideo-deiak).
 Informazioa kudeatu: Drive, Google Cloud Search (G Suiten dauden edukiak  aurkitzeko).
 Sortzeko: dokumentuak (doc), kalkulu orriak, inkesta eta formulario errezak egiteko, aurkezpenak (ppt), google
sites (web), Google App Market (aplikazioak), Keep (ideiak antolatzeko), Jamboard (arbel digitala)
 Kudeaketa + segurtasuna: Vault (informazioa aurkitu, artxibatu, bidali) Movil (mugikorren datuen kudeaketa)
(Mari Bego Mendieta)
Liburuak eta aldizkariak (euskarazkoen kasuan Argia eta Elhuyar adibidez) irakurri (Olatz Goikoetxeaundia)
Familiarekin eta lagunekin lasai egoteko eta lasai hitz egiteko tarte zabalak hartu (Olatz Goikoetxeaundia)
Bidaiatu. Leku, kultura eta pertsona berriak ezagutuz asko ikasten da (Olatz Goikoetxeaundia)
Bideo lanak egiteko: Edpuzzle (iada Xabi Zabalak aipatu du baina azaldu egingo dut). Aukera ematen du bideoan
zehar galderak sartzeko(ikusteko benetan zeinek ikusi duen bideoa) eta baita bideoan zehar zerbait nabarmendu
nahi bada bideoan atxikitu daiteke. (Zigor Kobeaga)
Irakaslearen koaderno digitala erabiltzea, esaterako Additio App. 
Duela urte batzuk erabiltzen dut eta benetan baliogarria egiten zait, denetarik dauka: programatzeko, ebaluatzeko,
ikasleen zerrendak eta argazkiak jartzeko, taldeak sortzeko, ikasleen kokapena adierazteko, ikono ezberdinak,
kolore asko (oso bisuala da)...gainera lainoan sinkronisatzen da beste dispositibo guztietan eta web-ean ere erabili
daiteke. Desabantaila txikia: free bertsioa mugatuta dago; beraz, urtean 9 euro ordaintzeko aukera dago.
(Ane Palacios)
Classroomscreen arbela digitalean erabiltzea, denontzako ikusgai. Editatu daitekeen pantaila bat da, non fondoa
aldatu daitekeen, baita hizkuntza ere. Honetaz aparte, kronometroa, denbora, semaforoa, zarata neurtzeko,
marrazteko eta abar egin daiteke. Kokatzeko eta klasea errazago jarraitzeko erabili daiteke. (Ane Palacios)
Ted ED hezitzeko plataforma bat da, non pertsona askok parte hartzen duten. Bertan ikasgai ezberdinak prestatu
daitezke elkarlanean egonda irakasle, ikasle, formatzaile, …. (Eider Regidor)
Perfil desberdinak erabili lanerako eta erabilera pertsonalerako. Adibidez, twitterren nik lanaren inguruan hitz egiten
dudanean edo nire iritzi pertsonala azaldu nahi dudanean gauza desberdinak dira Nire laneko e-maila (ikasle,
irakasle edo gurasoekin partekatzen dudana) ez ditu nire e-mail pertsonaleko edukiekin nahastu behar.Youtuben
jarraitzen ditudan kanalak lanerako edo pertsonalak desberdinak dira. Eta abar luze bat(Ainhoa Erize).
E-twinning proiektuetan parte hartu. Aberasgarriak dira modu guztietan, jende desberdina ezagutzen dugu, ohitura
desberdinak …… oso emankorra, kolaboratiboa, IKTak erabiltzeko, harremanak egiteko, hizkuntzak partekatzeko
eta gehienbat gure munduko aniztasuna ikusteko.  (Ainhoa Erize)






No comments:

Post a Comment